Deskripzioa deskribatzenThis is a featured page


Deskripzioa deskribatzen - DeskriwikiDeskripzioa ohiko komunikazio ekintza dugu. Ikusten duguna deskribatzeko joera dugu, nolakoa den esatekoa alegia. Beraz, deskripzioa objektuak, lekuak eta pertsonak, besteak beste, nolakoak diren zehatz eta modu ordenatuan adieraztean datza.


Testu-mota badugu ere, sarritan beste testu-mota batzuen baitan aurki genezake: kontaketaren barruan, postaletan, gutunetan... Deskribatzea hitzaren bidez irudikatzea da, ezaugarriak, osagarriak edota egoerak adieraziz.


Deskripzioa idatzizko zein ahozko erretratu baten tankerakoa da, dela pertsona batena, dela animaliarena edo objektu batena.


Ezaugarri orokorrak


Deskripzioak ekintzaren kontaketa girotzeko balio du zenbaitetan, alegia kontatzen direnei sinesgarritasun ukitua emateko. Maiz deskripzioak ekintzaren jarioa gelditu egiten du eta hurrengo ekintzetarako ingurunea prestatu.
Horregatik deskripzio luzeek mantsotu egiten dute kontaketa; aitzitik, deskripzio ezak testua mezu hotz bihurtzen du.


Martin Vivaldik dioen moduan, deskribatzea hitzez margotzea da, argazkilari batek argiz margotzen duen tankeran. Deskripzioa ondo egiteko ezinbestekoa dugu enpatia, hots, bestearen buruan jartzea, ahalik eta modurik errazenean guk ikusten duguna ikusaraztea.
Baina bada alderik argazki baten irudiaren eta deskripzioaren artean, ezen beronek hitzak baitarabiltza eta hitzok adierazkortasun handiagoa dute: deskribatutako gizakiaren edota deskribatzailearen barne mundua erakuts baitiezagukete.


Deskripzioa objektiboa izan daiteke, adierazteko edo informazioa igortzeko asmoa badu. Halaber, subjektiboa ere izan liteke, deskribatzaileak deskribatutakoari buruz duen iritzia edo sentimenduak azalarazten baditu.


Deskripzioa egiteko erabiltzen diren baliabide linguistiko usuenak izenak, izenondoak, aditzak, aditzondoak eta kokapena adierazten duten antolatzaileak izan ohi dira (postposizioak...).


Deskripzioa egiteko honako ordena jarrai liteke:
1. Deskribatu nahi denaren ezaugarri orokorrak eta nabarmenenak behatu.
2. Ordena bati jarraitzen dion testu-planifikazioa: ezkerretatik eskumatara, goitik behera, orokorretik zehatzera...
3. Beharrezkoak izango diren lexiko baliabideak eta morfosintaktikoak aukeratu: adizki burutua edo orainaldia, izenak, izenondoak, aditzondoak...
4. Nabarmendu nahi ditugun ezaugarrien adierazpena, aldez aurretik erabakitako ordenari jarraiki.


Sarritan deskripzioetan zerrendaketak erabiltzen dira, halakoetan koma edo “eta” bezalako juntagailuez baliatzen gara:
“Kutxa haren barruan zenbait bitxikeria zeuden, argazkiak, iltzeak, diru-zorroak, liburuak, mahai tresnak eta beste gauza erabilgarri batzuk”


Sailkapena


  • Prosopografia: pertsona edo animalia baten ezaugarri fisikoak besterik
ez ditu aintzat hartzen.
  • Etopeia: pertsonaren alderdi psikologiko eta moralei buruz dihardu
soil-soilik. Deskripzioa deskribatzen - Deskriwiki
  • Erretratua: pertsonaren deskripzio osoa da,
ezaugarri fisiko zein psikologikoei
buruzkoa.
  • Krinografia: objektuen deskripzioa da.
  • Kronografia: garai edo denbora zehatz batean
gertatutakoaren deskripzioa.
  • Topografia: leku bati dagokiona.



(Gaztelerazko wikipediaren egokitzapena)


Gehiago jakin nahi?

Horrela bada, lankide dugun Joseba Urrizek paratutako dokumentu bat duzu orrialde honen azpian, Attachments izenburudun atalean: 1. eta 2. mailako ahozko frogetako deskripzioak du izena eta, zalantzarik gabe, oso baliagarria izango zaizu.




Josemarilasa
Josemarilasa
Latest page update: made by Josemarilasa , Feb 18 2008, 5:33 AM EST (about this update About This Update Josemarilasa Edited by Josemarilasa

1 word added
1 word deleted

view changes

- complete history)
Keyword tags: None (edit keyword tags)
More Info: links to this page

Anonymous  (Get credit for your thread)


There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.
Word Document 1. eta 2. mailako ahozko frogetako deskripzioak.doc (Word Document - 1,056k)
posted by Josemarilasa   Feb 18 2008, 5:21 AM EST
This attachment has no description.