Sign in or 

|
wikilaria |
Nola egin duzu argazkiak era horretara agertzeko?
Feb 27 2008, 4:49 PM EST
Kaixo Jose Mari,Aitor Lizarazu naiz eta ni ere wiki ikastaroa egiten ari naiz. Asko gustatzen zait egiten ari zaren lana, oso interesgarria iruditzen zait eta jadanik lastermarka bidez lotu zaitut. Zoriontzeaz gain galdera bat egiteko aprobetxatu nahi nuke: nola egin duzu "home" orri honetan argazkiak era horrera agertzeko? Aurrez eskerrak 0 out of 1 found this valuable. Do you? |
|
Josemarilasa |
1. RE: Nola egin duzu argazkiak era horretara agertzeko?
Feb 28 2008, 2:03 PM EST
Epa, Aitor!Mila esker, eskertzekoak baitira zure hitzak. Hara, urratsez urrats nola egin daitekeen album hori: 1. EasyEdit sakatu. 2. EasyEdit Toolbarren "Widget"ei sakatu. 3. Photobucket aukeratu. 4. Add Photobucket Slideshow agertuko zaizu. Hauxe da gure helburua baina urrats batzuk falta zaizkigu oraindik, leihotxo honetan bertan Photobucketerako esteka ikusiko duzu, sakatu. 5. Photobucketen zaude eta bertan erregistratu beharra daukazu. 6. Erregistratu ondoren, bilatzailearen bidez argazkiak aukeratu edo zure ordenagailutik ere igo ahal dituzu. Argazkia aukeratutakoan albuma egiteari ekingo diogu, horretarako "save to my album"i sakatu 7. Albuma osatuta daukazunean, create slideshown klikatu. 8. Hiru pausu eman behar dituzu orain: lehenik, add images from (show horretan erakutsi nahi dituzunak aukeratu) , ondoren choose a style (bistaratzeko aukera ugari dituzu) eta azkenik, save slideshow. 9. Slideshow salbatu ostean, lauki zuri batzuetan kodeak agertuko zaizkizu. HTML Kodea kopiatu. 10. Jo berriro ia hasieran ikusi dugun AddPhotobucket Slideshow leihora eta leihotxo zurian (Enter the tag for your slideshow) itsatsi HTML kodea. 11. Add photobucket-i sakatu. 12. Editatu (tamaina eta kokapena). Sakatu Done. 13 EasyEditen save 14 Eta kitto. Animo, honela adierazita luzea eta konplexua ematen du baina erraza da egia esan. Esango didazu zer moduz atera zaizun. Ondo ibili, Aitor. Do you find this valuable? |